| |

Ekainak 15, Araba Euskaraz'08 Bastidan
|
|
| |
Bastida
Herria |
|
|
Arabako
Arabako herri txiki honek 1.500 biztanle inguru ditu, azalerak 38,50 km2 eta altitudea
540 metrotakoa da. Egun, Arabako Errioxan dago eta, antzinan, Gaztela eta Nafarroako
erreinuen arteko muga zen. Toloņo mendiak iparraldean mugatzen du eta Hegoaldean
Ebro ibaiak. Hortaz, Haro (Errioxa) 4 Km-tara dago, Guardia 21 Km-tara,
Logroņo 35 Km-tara eta Gasteiz 43 Km-tara.
Bastio (harresia, gotorlekua) hitzetik datorkio izena Bastidari, iragan gudaria
islatzen diona. Izan ere, Erdi Aroko herria harresi batez inguratuta zegoen.
Antso Sendoak foruak eman zizkion 1196an. Ingurune garaia da eta berezko klima du,
barruan badago ere, Toloņo mendiak eusten ditu Kantauritik datozen haize hezeak.
Hortaz, mahastizaintza nagusitu da eta, era berean,
erabat mugatu du bere ekonomia: ardogintza. Horren lekuko Bastidako
upeltegiak ditugu.
Bastidako hirigune historikoa monumentu multzo
izendatu dute Kultura Ondasun Kalifikatua kategoriarekin. Garrantzitsua eta
aberatsa izan zen; garai hartako arrastoak aurkituko ditugu herriko sarrerako
arkua nahiz irteerakoa zeharkatu: Larrazuri eta Toloņo.
Natura ingurunea: Toloņo gailurretik kolore aldakorreko paisaia erakargarria
agertzen zaigu begi-bistara. Gorenean ikuspegi ederrak, Ebro ibaiak egiten
dituen meandroak Errioxako muga marraztuz.
Gatzaga Buradon: Ezin dugu ahaztu Bastidako udalerrikoa den herria.
Toloņo mendilerroaren beste aldean dago. Erdi Aroko harresitua da, orduko
ate eta dorreak dituena. XIX. mendera arte
ustiatu ziren gatzagek eman diote izena..
|
|
[Gora] |
| |
Bastidako euskal toponimia |
|
|
Hemen agertzen diren toponimoak Jesús M. Perez Garciak idatzitako liburutik jaso dira, berari gure esker beroena.
Araba Euskaraz 2008an Bastidan egingo denez, idazle honen ezagupenak eta ondorioak bildu ditugu
aipatutako toponimoen erroak euskaran oinarrituta daudela erakusteko. Hain zuzen ere,
toponimo hauek, Bastidako eskumenean dauden udal-barrutikoen izenak dira.
Horrek egiaztatzen du gure herrian Euskaraz hitz egin, pentsatu eta adierazten zela.
|
Bastidako euskal
toponimia |
|
ABALDE |
BELARDO |
IZCARRA |
MONDIATE |
SOLAGUEN |
|
ATXALDE |
BIGORTA |
JARRATE |
MONTILLURI |
SORALUCE |
|
AJOSTE |
BIRCIO |
LARRA |
MUGAZABAL |
TORROLATE |
|
ALTABAZA |
BITARAN |
LARRAZURI |
MURMURON |
UZMEDI |
|
ANDAVERDE |
BOSQUEMUGA |
LARRAZURIA |
PANGUA |
VALDEMUGA |
|
ARATICA |
BOMBALACHE |
MACARRALDE |
PERAZURIA |
ZAZPITURRI |
|
ARRATEGUI |
CHILLARAN |
MACHINBADO |
REMELLURI |
ZUZARAN |
|
ARTAJONA |
ESPIRBEL |
MENDIGURINA |
SAGUCHA |
|
|
ATUZARRA |
ESTUNA |
MENDILUCIA |
SAIGOBA
|
|
|
BARAJUELA |
ISCORTA |
MENTOSTE |
SALBIDE
|
|
|
|
[Gora] |
| |
Arabar Errioxa |
|
|
Ebroko
ibaiertzetik Kantauri mendikateko alderdian etzanda, ipar haizetik
babestuta eta berezko mikroklima izanik, Arabar Errioxa berezko izaera
duen eskualdea da, izaera guztiz ezberdina eta originala hain zuzen.
Dituen lur gorriak ezin hobeak dira mahatsondoa landatzeko; hori dela
eta, Arabar Errioxako paisaia udaberrian berde bizikoa da, eta
udazkenean berriz, urre-kolorekoa eta gorrixka; ardogintzak nazioartean
ezaguna den zonalde honi dagokion fama ematen dio.
Baina 316
kilometro karratuko hedaduran historiaurreko arrasto interesgarri ugari,
harresitutako herrixkak, oinetxeak, fruta-laborantzak eta paisai
paregabeak daude; ondare guzti horiek adierazten digu bertako biztanleek
probetxu handiz eta antzinatik lur emankor horietan finkatu zirela.
Eskualde osoa
herri hauek osatzen dute:
-
Batetik,
Kantauri Mendilerroaren itzalpean: Leza, Guardia, Bilar, Kripan,
Lantziego, Binasperi, Ekora, Gorrebusto, Labraza, Arabako Moreta,
Oion;
-
Bestetik,
Ebroko ibaiertzean: Buradon Gatzaga, Bastida, Samaniego, Paganos,
Nabaridas, Eskuernaga, Maņueta, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Assa,
Serna,
Gastronomiari
dagokionez, eskainiko dizkiguten platerak bertako ardoarekin egoki
laguntzeko modukoak dira: patatak errioxar erara, saiheskiak xirmendutan
erreak
[Gora]
Arabako
Errioxak ardoa gogorarazten digu beti, ez halabeharrez, baizik eta
kalitateko tradizio luze baten ondorioa, urteetan zehar jasotako eta
hobetu den jakituria. XUIII. mendearen bukaeran, Bastidako semea zen
apaiz batek, Manuel Quintanok, arrakasta handiz ikertu zuen Bordeleko
metodoa, Errioxan ardoa ontzeko erabiltzen diren teknika modernoen
oinarria. Bastidak ardo ona egiteko arte noblearen erakusgai aberatsa du,
bai antzinako haitzulo eta lurpeko kalatuetan baita egungo upelategi
handi eta modernoetan ere. Ekoizpen horrek, Errioxako Jatorrizko Deitura
Kalifikatuaren izendapen horren babesean, ardo aukera zabala eskaintzen
digu:
-
Batetik,
urteko ardoa edo ardo gaztea, tempranillo motari esker fruta-gustua
du eta leuntasun gozoa. Edateko erraza da oso zapore ona du eta.
Txikiteoan edaten den ardoa da
-
Bestetik,
zahartutako ardoak mahatsaren fruta-gustuak bat egiten du upelaren
usain gozoarekin, elkarri aberasten diotela. Ardo mota hauetan
sailkatzen dira: ardo ondua, erreserbakoa eta erreserba handikoa.
Aromatika zaileko ardoak dira
|
|
|