|
“Bastidako itsasbidaia”
2006ko
irailaren hasieran arabar errioxako Bastida herrian hasiera eman genion
ilusioz betetako bidaia honi.
Bastida eta inguruko haurrak, itsasontziarekin liluraturik bitan pentsatu
gabe sartu ziren barrura, nagusiei lekurik utzi gabe. Bakarrik hango
sukaldari eta marinelok geratu ginelarik.
Hain ondo pasatzen zuten haurrek itsasontzian, handik ateratzerik ere ez
zutela nahi, horregatik, udazkeneko larunbat goiz batean ontziratzea ospatu
eta itsasontziak bere bidaiari hasiera eman zion haur guztiak barruan
izanik.
Urte asko iraungo zuen bidaia hasi zen momentu hartan, bai haurrak eta
baitamarinelok elkarrekin bizitzen ikasi behar izan genuen, nahiz eta noiz
behinka tira-bira batzuk izan.
Gauza batez jabetu ginen, haurrak aspertzen hasi zirela ,alegia, beti
marinelen kontuak egiten eta entzuten. Eta beraien adinerako aproposak ziren
ekintza eta jolasak pentsatzeari ekin genion. Haurrei atsegin handia hartu
genienez, gogor aritu ginen lan honetan eta gauza txikietatik hasita
pixkanaka haurrentzako “ikastontzi” bat prestatu genuen.
Hasteko Kamaroteak, bakarrik lo egin beharrean taldeka lo egiten hasi ziren
haurrak, ze ondo pasatzen zuten gaueko marmarretan!!. Libre geratu ziren
kamaroteetan ikasgelak antolatu eta tripulazioa martxan jarri zen.
“Blakandeker” kapitaina buru genuelarik ikasgelarako materiala prestatzen
hasi ginen, aulkiak, mahaiak, arbelak, armairuak, apalategiak...
Beti bezala ezusteak gertatzen direnez, gure bidaian ere hainbat izan
genituen. Ekaitzak, euri jasak, maremotoak, iceberg-ak eta abar.
Itsasontziak leku guztietatik bidaiatu behar zuenez ingelesa irakastea
pentsatu zuten marinelek. Halako batean, “drop-drop-drop” tripulatzaileak
abesten hasi ziren, “itsasontzia urez betetzen ari da!!” eta beste askotan
bezala, “denok babesera!!” garrasi egin genuen marinelok. Eskerrak eguzkia
azkar atera zela eta bere izpiek ur guztia lehortu zutela.
Kaiaren inguruan olatu handiak hasi ziren mugitzen eta itsasoaren ingurua
eta itsasontzi-ikastontzia putzuz beteta geratu zen. Oh!! Arazo larria, hura
arazo larria!! eta konpontzera!!. Egun argia iristean tripulatzaileak eta
marinelak jo eta ke lanean geundela, burrunbada entzun zen. Itsasontzia
mugitzen hasi zen alde batetik bestera, denok leihatiletara hurbildu eta han
ikusi genuen itsas barne-barnetik “apisonoustroa” ateratzen.
Handik geroztik putzu gutxiago izan genituen baina jauregietan bezala baten
bat geratu zen. Halako putzu batean iratxoak bizi ziren eta etxe gabe geratu
zirenez gure ikastontzira etorri ziren bizitzera.
Denok ezagutzen dituzue iratxoen bihurrikeriak, behin eta berriro gertatzen
diren: gauzak lekuz kanpo, hankaz gora....
Iratxo guztiak harrapatu artean iraungo du bidaia luze honek. Tranpak
prestatuda daude, marinelak bere postuetan eta haurrak laguntzen. Batek
jakin nola bukatuko den, ziur bukaera, ona izango dela, abentura guztietan
bezala.
|
Ikastola berria
zenbakitan: |
|
Bastidako Ikastola berria, 2006-2007
ikasturtean estreinatu genuen, 2006.ko Azaroaren 18an inauguratu egin zen.
2005 - 2006 ikasturtean eraiki zuten eta 2006.ko Uztailean muntaia eta
trasladoa egin genuen.
Ikasle kopurua: 199 (2 urtetik DBHko bigarren maila arte)
Ikastola berriarekin DBHko mailak
ere ireki ziren (hauek, Lapuebla de Labarca- ko ikasleak dira baina Bastidan
klaseak jasotzen dituzte, hau da, ikastegi bat da)
Irakasleak: Haur Hezkuntzan 5
irakasle, Lehen Hezkuntzan 7 irakasle, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 4
irakasle, gehi, orientatzailea, logopeda eta hezkuntza bereziko irakaslea. |
|